XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alegia hauek, ia beti, gizonei dagozkienak dira, nahiz eta bertako protagonistak animaliak izan.

Martini ere iritsi zitzaion bere txanda.

Hiztotelka hasi zen irakurtzen.

Nahastu egiten zen.

Bi lerro saltatu zituen baina ez zen konturatu.

Irakurtzen ikasi berria zela zirudien.

Ikasle batzuk barre egiten zuten.

Johnnyk kezkaturik begiratzen zion.

- A zer nolako garaipena zurea!- esan zuen Xuxenek -.

- Badirudi burua, Hermsdorfen, Gabon pinuaren azpian duzula.

- Lasai, mutil! Laster izango duzu gurasoak ikusteko aukera.

Martinek burua makurtu eta hau esan zuen bere kolkorako: debekaturik dago negar egitea, debekaturik dago negar egitea....

Gauean, lo hartu ezinik, behin eta berriro errepikatutako esaldia zen. Ehun aldiz bai gutxienez.

Xuxenek hurrengoari pasatu zion liburua.

Zeharka begiratzen zion klaseko lehenengoari eta kezkati zegoela oso zirudien.

Martinek bere mahaira begiratzen zuen eta ez zen begiak altxatzen ausartzen.

Eguerdian, bere amak eskutitzean agindu zion paketea iritsi zitzaion.

Gabon opariz betetako paketea! Martinek ez zuen ireki, besapean hartu eta jaztokira eraman zuen.

Une hartan Matthias pasatu zen handik.

Maleta handi bat zeraman herrestan, ekipaia prestatzera zihoan.

- Nola? Nork bidali dizu gaur pakete hori?- galdetu zion.

- Nire etxekoa da - erantzun zuen Martinek.

- Zertarako bidaltzen dizute gaur, bihar ikusiko dituzu eta? - Nire amak arropa garbia bidali dit - gezurra esan zuen (...).